Plastika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Plastika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-06-07

ARTE TAILERRA

Hementxe ditugu gure artistak eta oraingo honetan Giusseppe Arcimboldo nor den eta zer egiten zuen azaltzen digute. Adi egon!!!

2016-12-18

JOAN MIRO

Joan Miro margolari eta eskultorearen artelana eta bizitza landu ditugu. Ezagutzen duzue? Gehiago ikasi nahi baduzue ikusi bideoa!

2016-10-06

TAILERRA

Hurrengo bideotxoan gatza, irina eta ura nahastu ondoren sortutako oreaz egindakoa ikus dezakezue.


2016-06-29

PAUL KLEE EZAGUTZEN

David Mckeek Elmerren ipuina egin du.Honen istoria eta mamia aztertu ditugu. Era berean,  Elmerren pertsonaiaren irudia eta disenua landu dira. Gero ume bakoitzak berea sortu du. 
                                                                 







                                                                  
Elmer sortzeko Paul Kleek inspiratu zuen.
Artista honen margolanak ikusi ondoren beraien hipotesiak botatzerakoan erlazioak sortu dira Elmer pertsonaia eta Paul Kleeren artelanen artean. 





       
Agertzen diren formak, koloreak eta margolanen ezaugarriak ongi aztertu ondoren erregela erabiliz  bakoitzak berea sortu du. 














Kollage teknika erabili dute beste margolan hauek erreproduzitzeko.
"Ilargi betea" asko gustatu zaie.






"Senecio" izeneko kuadroa haurrei asko gustatu zaie eta oraingo honetan ere bakoitzak berea sortu du.


























Hiru urteko haurrek beraien bertsioa egin dute. Ederrak benetan!!!





Hurrengo bideotxoan 3 eta 4 urteko geletan egindako lanaren  argazki gehiago ikus ditzakezue.

                                                                           
















2016-06-16

NI HAUNDITZEN NAIZENEAN

SUITZAILEAIZAGONAIZSUAITZATZEKOETAATEAITXITAIREKITZEKO


MEDIKUA IZANAIDUT JEDEASEDATZEKO BOTIKAEMATEKOGAISORIKDAGOENARI 



AMA   IZANGONAIZ   NINIEKIN JOLSTEKO


                                         
                                       

MDIKUA IZANAIDUT NORBAITEK ODOLABA DUKA SENDATZ EKO ETABESOAAUSTENBADAKISUAJARRIKODIOT 



2016-03-07

GOSE HANDIA ZEN BELDARRAREN IPUINA

Hiru urteko lagunentzat asko gustatzen zaien Gose handia zen beldarraren ipuinaren bideotxoa egin dugu. Lagun batek oso gustora lagundu digu .Ea asmatzen duzuen nor den!!!



Aurreko ikasturtean metamorfosiaren prozesua gelan zuzenean ikusi genuen. Gogoratzeko hurrengo loturan klikatuz gero  tximeletaren metamorfosiari buruzko bideotxo bat ikus daiteke.

                                            https://vimeo.com/121224090

Plastikan globoak eta estanpazio teknika erabiliz gure beldarrak egin genituen.




.

2015-11-18

GU ERE ARTISTAK


Jackson Pollock(1912-1956) Amerikako Estatu Batuetako margolaria zen. Espresionismo abstraktu izeneko-mugimenduaren buru izan zen, batez ere. Hil ondoren ospe handia izan zuen. Marrazten bere sentimenduak adierazten zituen.




Oso teknika berezia erabiltzen zuen. Bere oihala zoruan hedatu eta zuzenean zabaltzen zuen pintura.Margotzea ekintza bezala hartzen zuelako bere pinturari Action painting (akzio-pintura) deitu zitzaion.
Hauek dira JACKON POLLOCKen zenbait arte-lan.








Hurrengo bideoan ikus daiteke erabilitako teknika.



Plastika tailerran margolari honetan oinarritu gara eta kanikak erabiliz gure margolanak sortu ditugu.












Marenek bere lana egin zuen bitartean lanaren urratsak  marraztu ditugu.










LAN EDERRA EZTA?        MAREN TXAPELDUNA!!!





Beste batzutan JACKSON POLLOCKek bere gorputzaren mugimenduarekin osatzen zituen bere lanak.



Bere antzera saiakera bat egin dugu. Ikusi hurrengo bideotxoan.


                                                               

Hauxe da guk sortutako margolana.
 
 Egileak: NORA, AYOUB, MALEN ETA ENAITZ.