Gure ipuinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gure ipuinak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017-05-30

MALEN ASTEKO IZARRA

















Malen asteko izarra izan denez bere lagunek, bera barne, ipuin bat sortu diote. Protagonista nor eta zer den jakin nahi baduzue ikusi hurrengo bideotxoa.




Kantatzea asko gustatzen zaio eta oraingo honetan rap abesten dute.Begira begira ze ongi egiten duten! 

                                                         
          


2017-05-02

AYOUB ASTEKO IZARRA

Ayoub asteko izarra denez, gelakideon artean bera ez ezik, ipuin bat sortu diogu. Astronauta izan nahi zuen. Ikus ezazue zer gertatzen zaion.


2017-02-22

ENAITZ ASTEKO IZARRA

 Enaitz ederki ibili da asteko izarra izan delako.


Bere ama eskolara etorri zen eta berarekin "gosari osasuntsu" desberdinak prestatu eta jan genituen.





















Gelako izarrak etxera opari bat eramaten du. Bera eta bere lagunek ipuin bat sortu eta ilustratzen dute izarra protagonista delarik. Berak aukeratzen du zer izan nahi duen. 
Hementxe duzue ipuina. 



2017-02-07

2017-01-27

ANTZERKI TAILERRA

Lehengo egunean 3 urteko gelara prestatutako antzerkiak antzeztera joan ginen. Txikiak adi adi egon ziren.


Elurrezko panpinaren ipuinaren antzezle bikainak hementxe dituzue.












Ondoren, beste taldeak Barbas barraskiloaren ipuinaren antzezpena eskaini zigun.









Denoren artean grabatutako ondorengo bideoetan Barbas barraskiloa eta Elur panpinaren ipuinak entzun ditzakezue. 







2016-11-07

ANTZERKI TAILERRA

Oraingo honetan Kiriko oilarra izeneko ipuina aukeratu dugu gure tailerrerako. Antzerkia egin eta gero bideotxo hau grabatu dugu zuentzat.



Hauek dira gure antzezle bikainak:


KONTALARIA, ASTOA ETA ERREKA.

OTSOA, LOREA ETA KANDELA.





MAKILAK ETA OTSOA.

KONTALARIA, KIRIKO OILARRA ETA ARDIA.


2016-10-03

PATXI TXIRULARIAREN IPUINA

Hona hemen zuentzat grabatutako ipuina: Patxi txirularia




Gustatu zaizue? Gure lagunei antzeztu diegu eta asko gustatu zaie.










2016-04-29

CHERTAT ETA LEHOIAREN IPUINA

Enaitzek hurrengo ipuin arabiarra gelara ekarri zuen. Antzerkia prestatu genuen eta eskolako 1. eta 3. mailakoen aurrean egin genuen.
Asko gustatu zaigunez ondorengo bideotxoa prestatu dugu zuentzat.


2016-03-07

GOSE HANDIA ZEN BELDARRAREN IPUINA

Hiru urteko lagunentzat asko gustatzen zaien Gose handia zen beldarraren ipuinaren bideotxoa egin dugu. Lagun batek oso gustora lagundu digu .Ea asmatzen duzuen nor den!!!



Aurreko ikasturtean metamorfosiaren prozesua gelan zuzenean ikusi genuen. Gogoratzeko hurrengo loturan klikatuz gero  tximeletaren metamorfosiari buruzko bideotxo bat ikus daiteke.

                                            https://vimeo.com/121224090

Plastikan globoak eta estanpazio teknika erabiliz gure beldarrak egin genituen.




.

2016-02-14

SORGINEN IPUINAK

Sorginen gauzak ikasten ari gara eta liburuak eta ipuinak batu ditugu.

                                                                     

Ipuin guztiak oso politak dira baina ondorengoa aukeratu dugu zuei kontatzeko, Emaneman eta Maritrauskil izeneko sorginenak hainzuzen ere.
                                                                 

2015-11-30

TXORIA ETA PINUA

Hurrengo ipuina laguntasunarekin zer ikusia du. Tristea dela diote baina polita. Gainera, hiru urteko laguntxo berriek parte hartu izan dute. 


                                                       

2015-10-27

PEREZ SAGUAREN IPUINA

Perez saguaren ipuinaren bertsio desberdinak landu ditugu eta hau da gehien gustatu zaiguna. Horregatik  kontatzea eta bideotxo hau egitea erabaki dugu. Ea gustokoa duzuen!!!

     

2015-02-11

DULERO ERRALDOIA

Dulero triste zegoen baina Biltoki agertu zen eta...
                                                            

2015-02-03

ELUR PANPINAREN IPUINA

Ondorengo ipuina zuentzat grabatu dugu. Ea gustokoa duzuen!

Eskolako haurrek elurrezko panpin bat egitea erabaki dute. Panpina hotzak zegoen eta jantzi egin zuten, baina hainbesterainoko zen hotza, zerbait jantzi behar izan bait zioten. Eguzkiak panpina urtu zuen.

Behar den adina elur ari izan ez duenez ezin izan dugu kanpoan elurrezko panpin egin. Hala ere, gelara sartu dugu eta ipuinean gertatzen dena esperimentatu izan dugu.
                                                          
 


 


 




Hurrengo egunean urtua zegoen.

Negua eta udaren arteko desberdintasunak aztertu ditugu sailkapenaren bitartez.







Egunkarian neguko eguraldiaren ondorioz aurkitutako berriak moztu eta hoiei buruz solasean aritu gara: Osasuneko partidua bertan behera geratu zela, kotxe ilarak, elur pilaketa dela eta "quita nieves" aren beharra, itsasoko olatuen haserrea, haizearen ondorioz paraguasa hausten dela, elur jausiak, erreka gainezka egitea...