Asko izan dira elkarrekin egin ditugun jarduerak eta gurasook beti prest agertu zarete. Eskerrik asko eta hurrengo ikasturte arte.
Jarduerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jarduerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017-07-01
JARDUERA GUSTUKOENA
Galdetu eta beti erantzun bera jasotzen da:" Psiko gelan jolasean aritzea da gehien gustatzen zaiguna".
Zergatik izanen da?
Zergatik izanen da?
2017-05-28
MASAJE TAILERRA
Gaizkanek masaje tailer bat egitea proposatu zuen. Ekimena gogoz hartu genuen eta kultur etxeko gela batean aurrera eraman genuen. Marenen amak primeran zuzendu zuen saioa.
Kamisetak kendu eta elkarri masajeak emateari ekin genion. Kanpotik gu erlaxatzea lortu bazuen ere, gure barruko mundua pixka batean nahastera iritsi zen. Hori ez zen arazorik izan , saio bukaeran oparitu zigun harri miresgarriaren esker prest ginen arazoei aurre egiteko.
Eskerrik asko Gaizkane!!!
Kamisetak kendu eta elkarri masajeak emateari ekin genion. Kanpotik gu erlaxatzea lortu bazuen ere, gure barruko mundua pixka batean nahastera iritsi zen. Hori ez zen arazorik izan , saio bukaeran oparitu zigun harri miresgarriaren esker prest ginen arazoei aurre egiteko.
Eskerrik asko Gaizkane!!!
2017-04-28
ESPAZIOA AZTERTZEN
Espazioaren gaia aztertu dugu eta oso oso gustura aritu gara bertako sekretu eta gertakariak aurkitzen.
Hona hemen gai honekin lotuta egin ditugun jarduera batzuk.
Hona hemen gai honekin lotuta egin ditugun jarduera batzuk.
UDABERRIKO TXANGOA
Dagoeneko hasi gara udaberriko eguraldi onak aprobetxatzen, eta zer hobeto txango bat baino? Arratsalde eguzkitsu bat aprobetxatuz, Lakuntzako baserritxo batera egin genuen ibilaldia, txerria eta ostruka famatua bisitatzera...
Ikusi ikusi bideoa...
Ikusi ikusi bideoa...
2017-04-06
EGUZKI SISTEMA
Eguzki sitemari buruz gauza asko ikasi dugu eta landu eta ikasitakoa "lapbook" batean bildu dugu.
Bideo honetan ikus dezakezue.
2017-02-21
MIEL OTXIN GURE ESKOLAN
Astelehenean Miel Otxinen bisita izan genuen. Jakina! Ziripot eta zaldikorekin batera etorri eta Lantzeko iyotietako ipuina antzeztu ziguten.Oso gustura egon ginen. Ezetz asmatu nortzuk ziren zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin!!!


2017-02-10
POLOAK
Azkeneko asteetan Poloari buruzko proiektua aurrera eraman dugu eta haurrentzat oso motibagarria izan da. Honen ondorioz, interesa eta jakinmina handia erakutsi dute.














Ondorengo dokumentalak patxadaz haurrekin ikusteak zeuen arteko elkarrizketa sortzea izanen luke helburu. Animatu!!!
2016-12-05
ZER ESKAINTZEN DIGU BASOAK?
Basora egindako ateralditik abiaturik eta galdera bati erantzun nahian: zer ematen digu basoak? proiektua hasi ginen. Lehenengo erantzunetik abiaturik familiarekin informazio hori handitzea nahi izan zen eta etxetik eta interteten aurkitutakoarekin horma-irudi bat egin genuen.
Ikerketa lana egin ondoren liburuxka bat eta ondorengo erreportaia prestatu ditugu. Bukaeran basoa zaintzearen garrantzia eta arriskuak antzeman eta kartelak egin ditugu.
Ea gustukoa duzuen!!!
Ikerketa lana egin ondoren liburuxka bat eta ondorengo erreportaia prestatu ditugu. Bukaeran basoa zaintzearen garrantzia eta arriskuak antzeman eta kartelak egin ditugu.
Ea gustukoa duzuen!!!
2016-11-20
JOLAS KOOPERATIBOAK
Jolas kooperatiboa jolasteko modu bat da. Honen bidez, talde lana bultzaten da eta guztien parte hartzea. Inor ez da baztertua sentitzen eta inor ez du gaizki egitearen sentsazioa izaten. Era honetan ez da inor jokotik kanpo.
Hurrengo bideoan gelakideon artean 4 eta 3 urtekoentzat prestatutakoak ikusiko dituzue.
Begira zeinen ongi pasatzen dugun!
Hurrengo bideoan gelakideon artean 4 eta 3 urtekoentzat prestatutakoak ikusiko dituzue.
Begira zeinen ongi pasatzen dugun!
2016-11-09
GURE EMOZIOAK EZAGUTZEN
Hau koloretako munstroa izeneko liburuaren protagonista da. Oinarrizko emozioak azaltzen dizkigu:tristura, alaitasuna, amorrua, beldurra, lasaitasuna... baina nahaste- borraste handia du, ez daki zer gertatzen zaio eta bere lagunak ulergarriak ez zaizkion emozioak ordenatzen laguntzen dio.

Emozio bakoitzak kolore batekin lotzen du eta guk gelan egin dugun moduan poteetan ordenatzen du berak hobeto sentitzeko.

Aste honetan beldur garenean noiz eta nola sentitzen garen elkarri azaldu diogu. Gehienei amets gaiztoek, ama ala aitaren bapateko sustoek, hauek emandako ipurdiko eta zaplastadek, Tortok, beldurrezko pelikulek, mamuek, medikuak txista egitean... beldurra sor erazten diete eta txiki sentitzen dira ipuinaren munstroa bezala.
Mamu gaizto eta beldurgarriak uxatzeko asmoz hurrengo bideotxoa egin dugu.
Ez ahaztu bihar , AZAROAK10 OSTEGUNA, Guraso Elkarteak beldurra nola kudeatu daitekenari buruzko hitzaldi bat antolatu duela.
ANIMATU ETA ETORRI!!!
Hementxe duzue ipuina zeuen seme-alabekin ikusteko eta solas egiteko.
2016-10-18
JOKO OLINPIKOAK
Joko olinpikoak izan direla eta oso gustura aritu gara gai honi buruz informazioa biltzen eta gauza berriak ikasten. Ondorengo erreportaian ikasitakoa azaltzen saiatu gara.
Guk ere kirol- modalidade desberdinak praktikatu ditugu.
DISKO JAURTIKETA
SALTO JAUZIA
Guk ere kirol- modalidade desberdinak praktikatu ditugu.
DISKO JAURTIKETA
SALTO JAUZIA
2016-09-29
GURE ARRAINAK
Uda pasa ondoren hantxe zeuden gure arraintxoak gure zain. Berriro zaintzen hasi gara eta beraien izenak zerrendatu ditugu gainontzeko ikasleek jakin ditzaten. Guk asmatutakoak dira. Bost arrain eta bost izen.
POTOLOA
TXIKI
TXURI
BUZTAN LUZE
2016-09-28
IKASTURTE BERRIA
Berriro gogoz elkartu gara. Gela erdian eskutitz bat aurkitu dugu: XANGOrena. Euskaraz oso ongi hitz egiten dugula eta kurtso honetan gurekin batera ibiliko dela esan digu.
Udan ateratako argazki hau erakutsi digu.
Hauxe dio eskutitzak:
HEMEN NAUZUE IKASTURTE HONETAN ZUEKIN PASATZEKO PREST.
ZER MODUZ OPORRAK? EGUN HAUETAN HITZ EGITEN ENTZUN DIZUET ETA OSO ONGI EGITEN DUZUE EUSKARAZ.
ZEIN POLITA DEN EUSKARA, GURE HIZKUNTZA!
KONTURATU ZARETE AURTEN HAUR HEZKUNTZAKO UMEEN ARTEAN HANDIENAK ZARETELA? IKARAGARRI HANDIAK!
PRIMERAN PASAKO DUGU: JOLAS BERRIAK IKASI, ABESTIAK KANTATU, MARRAZKI ETA ESKULANAK EGINGO DITUGU, MENDIRA JOANGO GARA…
ZENBAT GAUZA POLITAK ETA DIBERTIGARRIAK EGINGO DITUGU.
NI TARTEKA ETORRIKO NAIZ ZUEK BISITATZERA!
AIZUE JOLASTUKO AL GARA ALTXORRAREN BILA? EZETZ AURKITU!
LASTER ARTE. MUSU BAT.
XANGO
2016-06-21
PSIKO GELAN
Psikomotrizitate gelan...
Saioaren bukaera aldera elkarri masajeak ematea asko gustatzen zaigu.
Saioaren bukaera aldera elkarri masajeak ematea asko gustatzen zaigu.
DENDETARA JOLASTEN
Dendetara jolasteko gelan bat sortu dugu eta gure denda-eskaera prestatu ondoren erostera joaten gara. Erosle ala dendari izatea aukeratzen dugu.
2016-06-16
NI HAUNDITZEN NAIZENEAN
SUITZAILEAIZAGONAIZSUAITZATZEKOETAATEAITXITAIREKITZEKO
MEDIKUA IZANAIDUT JEDEASEDATZEKO BOTIKAEMATEKOGAISORIKDAGOENARI
AMA IZANGONAIZ NINIEKIN JOLSTEKO
MDIKUA IZANAIDUT NORBAITEK ODOLABA DUKA SENDATZ EKO ETABESOAAUSTENBADAKISUAJARRIKODIOT

AMA IZANGONAIZ NINIEKIN JOLSTEKO
MDIKUA IZANAIDUT NORBAITEK ODOLABA DUKA SENDATZ EKO ETABESOAAUSTENBADAKISUAJARRIKODIOT
2016-06-02
HERRIKO DENDAK
Lehengo egunean herriko dendak hobeto ezagutzera joan ginen. Hurrengo erreportaian ikus dezakezue egindako ibilbidea eta ikasitakoa.
2016-05-11
KANPALDIA
Aurtengo kanpaldian Pasaiko Albaola museora eta Hondarribira joan ginen. Bertan lo eta ondartzaz gozatzeko aukera izan genuen.
Erreportai honetan ikus dezakezue zein ongi pasa genuen.
Hauek dira egindako marrazkitxoak. Paperean idatzitakoa ordenagailuz idaztzi dizuete.
LAGUNK ONDATZARAJOANZIREN AUTOUSEZ
OLATUAK XABATARRAPATU ZUEN ETA MARRAZOAK ARRAPATUZUEN
KANPALDIAN LAGUNEKIN LOEGINDUT
GOIKOLITERAN LOEGINDUT
KANPADIAN ON DARRIBIN LOEGINUEN
NERELAUNKINI ENAITZ OIAN LEIRE MALEN
2016-04-24
KULTURANIZTASUN ASTEA
Kulturaniztasun astean Afrika landu dugu. Sokhak Senegalari buruzko gauzak kontatu zizkigun eta bere herrialdetako haur kantak erakutsi zizkigun Aissarekin batera.
Ondoren guk paperean marraztutako eskuak apaindu eta gure erretratuak egin genituen lan hauek sortuz.
Eta afrikar maskaren azpian daudenak?
A
Ayouben arreba, Chaima, gelara etorri eta henna nola egiten den azaldu zigun. Gero eskuak apaindu zizkigun. Ze artista puska!!!
Ezetz asmatu nor den bakoitza?
Eta afrikar maskaren azpian daudenak?
Jaialditxorako hurrengo kanta prestatu genuen.
Hurrengo bideotxoetan jaialdiko zenbait saio ikus ditzakezue
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


































