2018-11-16

ZEINEN POLITA DEN JOSTAILUAK SORTZEA

Oso sinplea: ur botilak eta egunkariak. Hori behar izan dugu boloen jolasa egiteko. Baina ez edozein bolo, gelan sortutakoak baizik. Ez dira halakoak beste inon egongo, marrazki edo irudi horiekin behintzat. 
IƱakik kontsumo arduratsuarekin loturiko tailerra eskaini zigun, eta denoi ikaragarri gustatu zitzaigun.
Pilotak egiten ere trebatu zaizkigu ikasleak, bote egiten dutenak gainera!! Patioan probatu ditugu eta jolas bikaina dela ikusi dugu.
Egunkariekin eta botilekin beste jolasik edo jostailurik bururatzen bazaizue, sortu, sortu!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina