2019-04-01

Itsasontzi baten...

Itsasontziz irlaraino egin behar izan zuten bidea gure lagunek. Sei ikasle lau aulkitan soilik! Marrazoz eta arriskuz betetako ibilaldia egin behar izan zuten, beraz aulkietatik erori gabe!! Noski, itsasontzi zelebre horrekin, taldea ongi moldatu eta antolatu behar... eta nola moldatu gainera, oso ongi moldatu ziren eta irlaraino iristea lortu gainera. Zorionak seikote!
Hala ere, orain zazpikotea izanik, berriz egin beharko zenukete. Lortuko al zenukete? Nik uste baietz... egin proba eta esango didazue. 

2019-02-07

LANBIDEAK GENERO IKUSPEGITIK

Jasone taxilariaren bixita izan dugu eskolan. Bertan, bere lanari buruzko hainbat bitxikeria eta datu eman dizkigu. Honela, lanbideak generoaren aldetik lantzeko aukera eman digu arbizuarrak. Izan ere, ez dago emakumeentzako edo gizonentzako lanbiderik, denentzako lanbideak baizik. "Niretzat lanbide honetan zerbait txarra baldin badago, gizonentzat ere txarra da. Ez daude gizonentzako lanak eta emakumeentzako lanak"
.

2019-01-22

Baleari buruzko informazioa

Ikusi zeinen interesgarria den Irrien lagunen ale hau gure gaiarentzat! Balearen inguruko hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu eta aldizkari honek dakiguna zabaltzeko aukera eman digu. Ea ikusteko aukera duzuen, primerakoa da!

https://issuu.com/irrienlagunak/docs/irriaweb_31.indd



2019-01-11

DANBORRADA PRAKTIKATZEKO KANTAK



Hementxe dituzue danborradan joko dituzten kantuak praktikatzeko abestiak. Klikatu beheko hitzetan eta egin proba!
Larunbata 19an arratsaldeko 7etan izango da danborrada txikia, anima zaitezte!


2018-12-05

HAURDUNALDIETAZ BARRU-BARRUTIK HITZ EGITEN

Begira zein ekintza polita egin dugun gelan: klaseko haurdunaldiei buruzko esperientziak eta hainbat bitxikeria kontatzea. 
Bada, horrekin aritu gara, eta ikasleak oso gustura egon dira amek zein senideek kontatzen zituztenak erne eta adi entzuten. Esango nuke hainbat xehetasunen berri momentuan bertan izaten dituztela ikasleek. Zenbat bitxikeria entzun ditugun... 

Mila esker familiak!



2018-11-16

ZEINEN POLITA DEN JOSTAILUAK SORTZEA

Oso sinplea: ur botilak eta egunkariak. Hori behar izan dugu boloen jolasa egiteko. Baina ez edozein bolo, gelan sortutakoak baizik. Ez dira halakoak beste inon egongo, marrazki edo irudi horiekin behintzat. 
Iñakik kontsumo arduratsuarekin loturiko tailerra eskaini zigun, eta denoi ikaragarri gustatu zitzaigun.
Pilotak egiten ere trebatu zaizkigu ikasleak, bote egiten dutenak gainera!! Patioan probatu ditugu eta jolas bikaina dela ikusi dugu.
Egunkariekin eta botilekin beste jolasik edo jostailurik bururatzen bazaizue, sortu, sortu!



2018-10-16

ENTZUNALDI INTERESGARRI BAT...

Musikako azken bi saioetan entzunaldi batekin aritu gara gozatzen, Paul Dukas-en Fantasiarekin, hain zuzen (El aprendiz del brujo). Izan duen arrakasta ikusita zuekin konpartitzea pentsatu dugu, beraiekin ikus dezazuen, 10 minutu irauten du soilik! Animatu! 

https://www.youtube.com/watch?v=2DX2yVucz24


2018-09-28

Autobusarekin jolasten

Aurten sormen tailerra dugu berrikuntzen artean: astean behin izaten dugu, eta gaur, ia nahi gabe, autobuseko bidaia antolatu dugu. "Autobusa" hitza esan, eta egoera desberdinak antzezten hasi dira ikasleak, gehiegi esan gabe: txoferra, bolantea, segurtasun uhala, bidaiarien gauzak, mugikorretik hitz egiten duena, tableta erabiltzen duena, liburuak irakurtzen dituena, lo egiten duena, leihotik begira egoten dena, botaka egiten duena... egoera pila sortu dituzte! 
Bidaiariren bat falta izan zaigu hala ere... Hurrengoan ea denek bidaiatzen duten!


2018-09-11

IKASTURTEA BLAI EGINDA HASI DUGU!!

2. mailakook ezinhobe hasi dugu ikasturtea! Arbizuko igerilekura joaten hasi gara eta iraila osoan zehar hala egingo dugu: igeriketan gehiago trebatuko gara. Autobus erraldoia gure bila etortzen da, eta guretzat da oso-osoa. Hala ere, beti atzealdean esertzen gara, ia beti. Irudian mozorrotuta gaudela dirudi, badakizu zein den zein?