Klasean hamaiketako osasuntsua egiteko aukera izan dugu. Azokan gustuko ditugun fruituen prezioak ikusi ditugu eta erosketa egin dugu:
-Marrubiak
-Sagarra
-Platanoak
Dendariari dirua eman, eta poltsan txukun-txukun fruituak sartuta, eskolara ekarri ditugu.
Mahaia txukun jarri dugu, musuzapiekin, mantelarekin, platerekin eta labanekin.
Fruituak urarekin garbitu ondoren, zatitu egin ditugu eta banatu egin ditugu. Nahiz eta denen gustukoak ez izan, denek probatu dute, ia-ia denetatik.
Ahaztu gabe, denen artean mahaia txukun utzi dugu berriro ere. Errepikatzeko modukoa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina