2018-03-03

TALOGILEAK BEZALA!

Ez dakigu noiztik jaten ditugun taloak, baina aspaldikoa dela bai. Ez da jende asko izango taloak gustuko ez dituenak, gure artean behintzat.
Lehen mailako ikasleek taloak egiten ikasi dute, errezeta liburuan baitzuten,
eta gero beraiek egindako taloak dastatu ahal izan dituzte. Txokolate on batekin primerako hamaiketakoa egin dute!
Hauek dira taloa egiteko behar ditugun osagaiak:
-Artirina
-Ur beroa
-Gatz pixka bat
-Taloa zabaltzeko egurren bat
-"Espumadera" bat
-Zartagina

Egiteko modua:
Eskukada bat artirin baso zabal batean jarri.
Gatza pixka batekin nahastu.
Irin horri sumendi itxura eman eta ur beroa gutxinaka botatzen joan.
Eskuekin ongi nahastu dena.
Ura botatzen joan, orea "plastilina" moduan egon arte.
Oreari pilota itxura eman (ez dadila eskuetan itsatsi, bestela irin gehiago bota).
Egur zabal batean ore borobil hori txapaldu, eskuekin kolpatuz.
Opil edo talo itxura duenean, "espumaderaren" laguntzaz lehendik berotzen jarritako zartaginean jarri.
Bi aldeetatik egin behar denez, taloari buelta eman, beharrezko ikusten duzuenean: badakizue, su bakoitzak bere indarra duela... Beraz, erne ibili.
Ez joan beste ezer egitera taloa egin bitartean! Erre egin daiteke...

Guk txokolatea jarri diogu, zerekin dastatu nahiko zenukete zuek? Urdaiarekin? Gaztarekin? Esne beroarekin? Txistorrarekin?

1 iruzkin:

  1. Anonimoa3/06/2018

    Eskerrik asko argazki eta azalpenengatik.

    Ea tartetxoren batean etxean egiten ditugun! Eta kontatuko dizuegu zerekin jaten ditugun.

    Guk txistorrarekin gustora!

    Eskerrik asko!

    IƱigo eta Izaskun

    ErantzunEzabatu