2017-11-07

Denboraren makina bukatuta

Denboraren makina bukatu berri dute gure 1. mailako artistek. Kartoia, papera, zello mordoa eta irudimen zakukada batez, bidaiatzeko prest dira jada gure txikiak. Ezetz asmatu nora...


1 iruzkin:

  1. Uauuu!!! Izugarria!! Zeinen polita eta handia!
    Denboraren makina bada... edozein garaitara joan ahalko zarete? A zer pasada!! Agian 2011 edo 2009-ra bidaiatu nahiko duzue, zuek jaio zineten momentua ezagutzera...
    Edozein tokitara bidaiatuta guztiok elkarrekin joanda, ziur asko ikasi eta oso ongi pasako duzuela!
    Asko goza ezazuela zuen hurrengo bidaian!!
    Izaskun

    ErantzunEzabatu