2017-05-28

MASAJE TAILERRA

Gaizkanek masaje tailer bat egitea proposatu zuen. Ekimena gogoz hartu genuen eta kultur etxeko  gela batean aurrera eraman genuen. Marenen amak primeran zuzendu zuen saioa. 

Kamisetak kendu eta elkarri masajeak emateari ekin genion. Kanpotik gu erlaxatzea lortu bazuen ere, gure barruko mundua pixka batean nahastera iritsi zen. Hori ez zen arazorik izan , saio bukaeran oparitu zigun  harri miresgarriaren esker prest ginen arazoei aurre egiteko.

Eskerrik asko Gaizkane!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina