David Mckeek Elmerren ipuina egin du.Honen istoria eta mamia aztertu ditugu. Era berean, Elmerren pertsonaiaren irudia eta disenua landu dira. Gero ume bakoitzak berea sortu du.
Elmer sortzeko Paul Kleek inspiratu zuen. Artista honen margolanak ikusi ondoren beraien hipotesiak botatzerakoan erlazioak sortu dira Elmer pertsonaia eta Paul Kleeren artelanen artean.
Agertzen diren formak, koloreak eta margolanen ezaugarriak ongi aztertu ondoren erregela erabiliz bakoitzak berea sortu du.
Kollage teknika erabili dute beste margolan hauek erreproduzitzeko. "Ilargi betea" asko gustatu zaie.
"Senecio" izeneko kuadroa haurrei asko gustatu zaie eta oraingo honetan ere bakoitzak berea sortu du.
Hiru urteko haurrek beraien bertsioa egin dute. Ederrak benetan!!!
Hurrengo bideotxoan 3 eta 4 urteko geletan egindako lanaren argazki gehiago ikus ditzakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina