Kulturaniztasun astean Afrika landu dugu. Sokhak Senegalari buruzko gauzak kontatu zizkigun eta bere herrialdetako haur kantak erakutsi zizkigun Aissarekin batera.
A
Ayouben arreba, Chaima, gelara etorri eta henna nola egiten den azaldu zigun. Gero eskuak apaindu zizkigun. Ze artista puska!!!
Ondoren guk paperean marraztutako eskuak apaindu eta gure erretratuak egin genituen lan hauek sortuz.
Ezetz asmatu nor den bakoitza?
Eta afrikar maskaren azpian daudenak?
Sarrerako erakusketan jarri genituen 3 urtekoek egindakoekin batera.
Jaialditxorako hurrengo kanta prestatu genuen.
Hurrengo bideotxoetan jaialdiko zenbait saio ikus ditzakezue
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina