2015-11-03

MATEMATIKA LANTZEN

Matematika lantzerakoan jokoak eta mahai jolasak ezinbestekoak ditugu. Arrazoien artean hauek azpimarratuko nituzke:
-Matematikako edukinak ulertzea eta buruketen ebazpena errezten dute.
-Pentsaera matematikoa bultzatzen duten jarduerak dira.
-Haurren artean elkarri laguntzeko egoerak sortzen dira.
-Akatsak eta  zailtasunak identifikatzea erreza da eta joko eta jolas hauek praktikatuz gero gutxitzen dira.
-Estrategiak bilatzeko aproposak dira.
Ondoren gelan egiten ditugun batzuk azalduko ditugu.

Dardoen jokoa (pilotekin)













Hurrengorako 22 tapoi behar dira, 2tik 12 bitarteko zenbakiak idatzirik dituztenak. Bi dadu botazean batura egin behar da eta batura honen guztizkoa jakitean horri dagokion tapoia baztertu behar da. Jokalari bakoitzak ahalik eta azkarren tapoirik gabe geratzea lortu behar da.


Beste honetan zerbait izkutatu behar da edalontzi baten azpian. Non izkutatu den ikusi ez duenak asmatu beharko du non dagoen. Kasu honetan zenbaki ordinalak landu nahi dira eta adibidez, asmatu ez duenak(ikusi ere ez)seigarrenean esatean besteek lagundu behar diote esanez "gorago", beherago" asmatu arte.
Zenbaki kardinalen arteko erlazioak lantzeko erabil daiteke (handiago ala txikiago).


Animatu eta kontatu iruzkinetan zuek etxean egiten dituzuenak!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina