2015-11-05

IRUÑAKO ERRALDOI, BURUHAUNDI ETA KILIKIAK IKUSTEKO ATERALDIA

Ostiralean Iruñeko konpartsa ikustera joan ginen eta Pablorekin gauza asko ikasi genuen.

" Patata eta Napoleon anaiak dira. Jantzia, ilea eta txano berdinak dituzte."

"Amerikako erregeak eta erreginak buruan koroa beharrean lumak dituzte. Amerikan indioak bizi ziren eta horregatik TokoTokok arkua eta geziak ditu bizkarrean. Beste erregeek ezpata dute."


"Pablok esan zuen buruhandiak ez direla gaiztoak baina barruan sartzen direnak bai." "Gogorren jotzen duena Cara Vinagre da."

"Buruhandien nagusia alkatea  da eta soka bati tira eginez begiak mugitzen ditu."

"Sei zaldiko dira eta ez dute izenik. Baina bakoitzak badu zenbaki bat idatzita gorputzean, 1etik 6ra."



Hurrengo bideotxoan ikasitako konpartsako pertsonaien olerkitxoak eta marrazkiak daude. 




Gure ikasturteko lehenengo ateraldi honetan  primeran pasa genuen. Ondorengo bideotxoan ikus dezakezue.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina