2015-03-10

MALEN ASTEKO PROTAGONISTA

Aste honetan Malen asteko protagonista da. Bere familiaren albunak erakutsi eta poliki poliki ezagutzen ari gara ezezagunak zitzaizkigun senideak.


Bere amonaren bisita izan genuen. Oso puntu-lan ederrak egiten ditu eta gelara etorri zen erakustera. Gainera opari banarekin: txano bat. Ikusi ze guapoak gauden!! 


Hori gutxi bada ere, gaur Malenen ama, Ainhoa, gelara etorri eta izugarrizko postre gozoa egin dugu berarekin: limoizko mousse.
Adi-adi egon gara bihar errezeta idatzi ahal izateko.
Behin jan ondoren, errepikatu izan dugu. Hain zen gozoa!!!


Lehenago  izeba Nerearen lagunen ardien argazkiak ikusi ditugu eta bitartean Ainhoak esnea nola jeisten duten eta gazta nola egiten duten azalduko dizkigu. Izeba Nereak ardi-esnez gazta egiten du.




1 iruzkin:

  1. Ainhoa3/18/2015

    Oso ongi pasa dugu astea zuekin. Malen egunero, oso pozik etortzen zen etxera.
    Eskerrik asko zuen gelan parte hartzen uzteagatik!!

    ErantzunEzabatu