2015-03-17

ATERALDIAREN MARRAZKITXOAK


Hurrengo egunean Arruazurako ateraldiaren marrazkitxo hauek egin genituen.






"Arruazura joan gara eta ardiak ikusi ditugu. Marrazkian aritz egin dut. Buruan txapela du eta arkume txikia hartu zuen guk hartzeko. Nik ez dut hartu, beldurtu naiz. Behia marraztu dut eta adarrak luzeak ditu akerra bezala. Ardi bat beltza zegoen eta marraztu dut. Ekik ardiak ekarri zuen."


"Marrazkian Aritz eta bi ardi daude. Esnearekin mamia egin dugu eta gero jan dugu"


"Atzo Arruazun ardiak ikusi genituen. Ardiek eskapo egiten zuten eta Ekik batzen zituen. Aritzek txakurrari "etzan" esaten dio eta txakurrak etzanda lurrean jartzen zen. Marrazkian Aritz, arkumea eta ama egin ditut."


"Atzo ardi bat ikutu nuen, latza zen.Eta arkumea ikutu nuen eta suabea zen. Gaztak ikusi genituen. Ardiek belarriak buru gainean zituzten eta guk alde batean eta bestean. Ardiek hortzak bakarrik behean dituzte eta guk goran eta behean.Bideoan ardi bat saltoka ibiltzen zen. Oso ongi pasa nuen."

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina