2023-03-08

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU!

 Arratsalde on, irakurleok!

Mankomunitateak eskaini zigun Hondakinen Programarekin bukatu dugu iada. Ostiralero tailer edo hitzaldiak izan ditugu eta oso onuragarria izan da ingurugiroa zaintzen ikasteko eta hondakinak modu eramangarriagoan sortzen ikasteko. Hainbat tailer egin ditugu:


- ARROPA BIRZIKLATU: Alazne eta Itziarren laguntzaz, izara zahar bat bokata eramateko poltsa bihurtu genuen.

- KAFE KONPONDU: Luisekin hainbat tresna konpondu, edo konpontzen saiatu ginen. Gauzek bigarren bizi bat izan dezakete!

- PAPERA SORTZEN: Amaiarekin paper berria sortu genuen, paper zaharrak erabiliz. Hau urarekin nahasi, irabiatu, filtratu eta lehortu eta... kartulina berriak ditugu!

Hemen irudi batzuk:













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina